AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Harro! Euskal Herrietako TransMariBiBollo plataforma aurkeztu dute

Harro! plataformako kideek maiatzean eman zuten proiektuaren sorreraren berri, eta iragan asteburuan izan zen aurkezpen ekitaldia, Donostian. "LGTB+ kolektiboaren saretzea, erasoei erantzun kolektiboa ematea eta komunitatearen memoria lantzea" dituzte helburu. Azken hilabeteetan hainbat ekimenetan hartu du parte Harro!-k; esaterako, Francisen hilketaren urteurrenean. Bestalde, maila lokalean 'Hortz adarra jotzen' izenpean hilaren 28rako egin dituzten deialdiekin ere bat egin dute.

Martxan da LGTBI kolektiboaren adierazpen berri bat. HARRO! Euskal Herrietako TransMariBiBollo plataformako kideek maiatzean eman zuten proiektuaren sorreraren berri, eta iragan larunbatean, Donostiako (Gizpuzkoa) Guardetxean egin zuten aurkezpen ekitaldia. Kolektiboko hainbat elkartek eta militantek jarri dute martxan plataforma, esparru politiko koherente eta kritikoak sortzeko", "elkar sostengatuz eta koordinatuz erantzun material bat emateko beharretik".

Aurkezpen ekitaldian izan ziren LGTBI kolektiboko hainbat talde; besteak beste, Lumagorri, Hiruki Larroxa edota EGHAM. Donostiako, Bilboko (Bizkaia) eta Gasteizko (Araba) LGTBI mugimenduen koordinadorak batzen dituen koordinadora nazionala izango da HARRO!. Hala, hiru dira beren lanaren helburu nagusiak: "Euskal Herrietako kolektibo desberdinen artean lan eta zaintza sareak sortzea, memoria historikoa biltzea eta kontserbatzea, eta erasoen aurrean erantzun erreal bat ematea".

Kaleko dinamika eta borroken parte

HARRO! plataformako kideak ez dira inola ere geldirik egon maiatzean sorreraren berri eman zutenetik. Besteak beste, Oreretan (Gipuzkoa) izan ziren duela gutxi, Francisen hilketaren 40. urteurrenean eta hura omentzeko ekitaldietan. Instituzioek eta oro har kapitalismoak "LGTBI+ mugimendua intrumentalizatzeko" eta euren aldarrikapenez jabetzeko duten joera ere salatu du HARRO!-k: "Kapitalismo aseezinak iraultzaileena ere irensten du", esan zuten maiatzean. Horren aurrean, kolektiboaren "independentzia politikoa" aldarrikatu izan dute.

Bestalde, 1969. urteko Stonewall-eko erreboltaren 50. urteurrena gogoratzeko mobilizazioetan parte hartzeko edota koordinadora lokalek Hortz adarra jotzen izenpean hilaren 28rako egindako deialdiekin bat egiteko dei egin du plataformak. Euskal Herriko langile mugimendua indartsu dator borroka eremu honetan ere.

Egindako lana eta ibilbidea ospatuta amaitu da Gazte Sozialisten Topagunea
Amaitu da Gazte Sozialisten Topagunea. Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak Euskal Herri osoko ehunka militante batu dituzte bost egunez Azpeitian, "bizitza politikoa sustatzeko" eta "langile kultura hauspotzeko" asmoz. Krisiaren Seme-Alabak taldeak eta Azpeitiko Gaztetxeak eskertu dute, "topagunean egindako lanari esker", "urteetako lana eskatuko lukeena" egun gutxian elkarlanean aurreratu izana. Azpiegitura lanak aurreratzeko zein komunitatea indartzeko baliagarri izan diren saioek, beraz, utzi dute zer ospatua.