AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hasi da Eztenaren aurkako epaiketa

Bloke Naranjaren okupazioa dela-eta epaitu dituzte gaur Gernikako Eztenako kideak. Elkarretaratzea egin dute 10:30ean Gernikako Epaitegiaren aurrean.
2018ko martxoan atera zen argitara Gernikako (Bizkaia) Eztena proiektua, Bloke Naranja modura ezaguna den eraikinaren birjabetzearekin batera. Epaiketa zibila gaur hasi da, 11:00etan. Usurpazio delitua egotzita, hiru gazteri 1080 euroko isun eskaera egin diete auzibide penalean.
Epaiketa baino ordu erdi lehenago, 10:30ean, elkarretaratzea egin dute Gernikako Epaitegiaren aurrean, "Bloke Naranjan garatutako proiektua eta bertan bizi diren hamar errefuxiatuak kaleratu nahi dituztela salatzeko".
Sindikatuek soldata hobekuntzak eskatu dituzte Arabako ardogintzaren sektorean
UGT, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek soldata hobekuntzak eskatu dizkiote ardogintzaren sektoreko patronalari, adierazpen baten bidez. Batez ere, "jarrera aldaketa" galdatu dute sindikatuek, aldaketak "funtsezkoak" izan daitezen eta ez "miseriazko soldata hobekuntzak".