AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hasi dira pentsioen erreformaren aurkako mobilizazioak Baionan ere

Frantziako Estatuan greba orokorra deitu dute gaurko sindikatuek, Emmanuel Macronek zuzendutako gobernuak egin asmo duen pentsioen erreformaren aurka. Baionan, goizeko 10:30ean abiatu da mobilizazioetako bat, eta zenbait pertsona identifikatu ditu Poliziak itxialdi ekintza batean.

Protesta eguna da gaur Baionan (Lapurdi) ere. Sindikatuek greba orokorra deitu dute gaurko, abenduak 5, Frantziako Estatuan. Garbia da jopuntua: Emmanuel Macronek gidatutako gobernuak ezarri nahi duen pentsioen erreforma. Gaurko helburua, aldiz, bat nagusiki: "ekonomia blokeatzea", sindikatuen arabera. Hala, Baionan ere goizean goiz hasi dira mobilizazioak; FSU, CGT eta FOk osatutako intersindikalak deitutako manifestazioaz gain, non milaka pertsona elkartu diren, hainbat izan dira protesta ekintzak.

Zenbait ikaslek, esaterako, itxialdia egin dute Baionako fakultatean, eta haietako lau identifikatu ditu Frantziako Poliziak.



Zortzi pertsona zigortu dituzte Iruñean, sexu esplotaziorako emakumeen salerosketa egiteagatik
Bi emakume nigeriar prostituzioan aritzera behartzeagatik, zortzi pertsona zigortu ditu Nafarroako Auzitegiak. Epaileak ebatzi du pertsonen salerosketan jardun dutela, sexu esplotaziorako helburuarekin. Auzipetuei ezarritako zigorrak bi eta 12 urte arteko kartzela zigorrak dira, baita kalte ordainak ere.