AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Haur bati eraso dio gizon batek Gasteizen

30 urteko gizonezkoak ukituak egin zizkion atzo 10 urteko gazteari, tranbian.

Atzo goizean, sexu-eraso bat jasan zuen haur batek Gasteizko (Araba) tranbian. Ibaiondorako noranzkoan zihoazela, 30 urteko gizon batek umea jazarri eta, ezer esan gabe, ukituak egin zizkion. 10 urte baino ez ditu erasotua izan zen gazteak, eta bai berak bai inguruan zihoazen pertsonek eman zuten abisua. Wellingtongo Dukeangeratu zuten ibilgailua, erasotzailea oraindik barruan zela, eta atxilo eraman zuten orduan.

32 elkarte memorialistak babestu dute Iruñeko Erorien Monumentua eraistearen aldeko mobilizazioa
Larunbat honetan izango da manifestazioa, 18:00etan monumentutik bertatik abiatuta. PSN, EH Bildu eta Geroa Baik oroigarri faxista mantentzeko sinatutako ituna gaitzetsi dute hamaika elkartek.