AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Haurreskolak partzuergoko langileek ere greba egin dute gaur

Urtarrilaren 27 honetarako zuten greba deituta, beharginen %70en babesarekin. "Lan-baldintza eskasak" eta "negoziatzeko borondate falta" ez ezik, "greba eskubidearen urraketa" salatu dute hezkuntza arloko langileek. Beste hiru egun emango dituzte borrokan otsailaren amaieran.

Haurreskolak partzuergoko langileek greba arrakastatsua gauzatu dute gaurkoan ere, sektore horretan aritzen diren soldatapekoen %70 batu baitira lanuztera. Hala, mobilizazioz beteriko beste hiru egun dituzte aurretik otsaila bukatu baino lehen.

Beharginen borrokarako kemena azpimarratu dute sindikatuek: "Langileen %100en greba eskubidea urratua izan arren eta bestelako oztopo guztien gainetik, gaurko grebak %70eko erantzuna izan du". Askatasun sindikalen aurkako erasoa seinalatzeaz gain, salaketa bi egin dituzte grebalariek: "lan baldintza eskasak" batetik, "negoziazio falta" bestetik.

Negoziazioa blokeatuta

Haurreskolak partzuergoko eta EAEko Hezkuntza Saileko arduradunen negoziatzeko borondate ezagatik kexu dira, eta "langileen aldarrikapenei muzin egitea" egozten diete. Hori ez ezik, partzuergoa bera "arriskuan jartzea" ere leporatzen diete, "aldebakarreko erabaki politikoak" tarteko. Ondorioz, "haurreskolen doakotasunaren beharra" aldarrikatu dute borrokan diren langileek.

Mobilizazio gehiago

Oraingoz, ez dute mobilizazioekin jarraitzea ez den beste aukerarik ikusten: "Gauzak aldatu ezean, Haurreskolak partzuergoko langileok grebara deituko dugu otsailaren 22rako, 23rako eta 24rako". Lanuzte horrek aurrekoetan egindako sei eskakizun berdinak barnebilduko ditu:

  1. Haurreskolak partzuergoaren doakotasuna.
  2. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean integratzea.
  3. Orain arteko akordioak errespetatzea eta betetzea, eta lan-hitzarmen berria negoziatzea.
  4. Behin-behineko langilearen figura deuseztatzea eta lanpostuak egonkortzea.
  5. Haurreskolak partzuergoko langileei ere babesteko ekipamenduak bermatzea.
  6. Aurrekontua handitzea.
Gasteizen jendetza elkartu zen atzo iluntzean, goizeko etxegabetzea salatzeko eta "etxebizitza alternatiba bat" exijitzeko kaleratuak izan zirenentzako
Atzo goizean etxegabetu zituzten Gasteizko Herrandarren kaleko eraikin birjabetuan bizi ziren hamabost pertsonak, modu bortitzean. Kanpoan protesta egiteko bildu zirenen aurka ere oldatu ziren polizia-indarrak, eta atxilotuak nahiz zaurituak izan ziren. Iluntzerako elkarretaratzera dei egin zuen gero Etxebizitza Sindikatuak: ehunka pertsona elkartu ziren udaletxe aurrean, '¡Solución ya! lelopean.