AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hemeretzi langile kaleratu nahi ditu Erandioko Sercoin enpresak

Langileen %30 kanporatu nahi ditu Erandioko Sercoin enpresak. Zuzendaritzak azken hilabeteetan egindako "xantaia" ere salatu dute beharginek.

Erandioko (Bizkaia) Sercoin enpresak martxan jarri du langileen heren bat kaleratzeko prozedura, ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Hemeretzi langile bidaliko lituzkete kalera, eta zuzendaritzak joan den otsailaren 2an eman zion asmoen berri langileen ordezkariari. ELAk dio "egoera koiunturala, COVID-19arena, erabili nahi" duela Sercoinek beharginak kanporatzeko.

Bestalde, zuzendaritzak azken hilabeteetan "xantaia" egin diela salatu dute langileek, adierazi baitzien "soldatak jaitsiko" zizkiela edo "kaleratzeak egongo zirela".

Segurtasun sistemen alorrean aritzen da Sercoin, hain zuzen, sistema horiek instalatzen eta mantentze lanak egiten.

Likidazioan sartu da Landabengo Miasa lantegia, eta 95 langileak kaleratuko ditu zuzendaritzak
Miasa automozio arloko enpresak epaitegian aurkeztu du likidazio eskaera. Horrekin batera, lantokiko 95 beharginak kaleratzeko enplegu-erregulazioko espedientea eskatuko du laster. Urtarrila amaieran grebara jo zuten langileek, hitzarmena berritzeko negoziaketetan zuzendaritza "atzerapauso bat" ematen ari zelakoan. Elkarrizketa horietan zuzendaritzak ez zuen plantaren iraupena bermatzeko konpromisorik hartu, eta horren ostean etorri da likidazioaren iragarpena.