AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hil honetan, Bilbon elkartuko dira unibertsitateko emakume taldeak

Apirilaren 24an eta 25ean, jardunaldi batzuk egingo dituzte Bilboko unibertsitatean. Matxismoaz, emakume fronteaz, identitateez eta instituzioen aurpegi zuriketaz arituko dira, besteak beste. Hilaren 25ean, gainera, mobilizazio bat ere izango da, eskubide politikoen alde eta EHUren autoritarismoaren kontra.

Hitzordu bat jarri dute elkarrekin Hego Euskal Herriko unibertsitateko emakume taldeek. Bi eguneko jardunaldi batzuk antolatu dituzte hilabete honetarako: apirilaren 24an eta 25ean, hain justu, Bilbon (Bizkaia) bilduko dira. Askotariko auzi politikoak ukitzeko hitzaldiak izango dira nagusi:

Hilaren 24an, 11:00etan ekingo diote egitarauari, bi hitzaldirekin: Matxismoaren aurpegi berriak, batetik, eta Erasorik gabeko heziguneen borroka, bestetik. Bazkari baten eta ekitaldi baten ostean, arratsaldean jarraituko dute hitzaldiekin. 17:00etatik aurrera, beste bi saio izango dira: Identitateez eta borrokarako subjektuaz, eta Instituzioak: berdintasunarekin konprometituak?. Amaitzean, kontzertu akustiko bat eskainiko dute.

Hurrengo egunean, hilaren 25ean, ordu berdinean hasiko da egitaraua, 11:00etan. Hitzaldi bakarra izango da ordu horretan: Emakume frontearen beharrezkotasunaz. Bukatzean, eta jardunaldien barruan, manifestazio bat egingo dute: 13:00etan, eskubide politikoen alde eta EHUren autoritarismoaren kontra mobilizatuko dira.

Bestalde, arratsalde horretarako ere antolatu dute bazkari bat, eta iluntzean, berriz, zenbait DJ arituko dira. Oraindik ez dute hitzaldi eta ekimen bakoitza zein tokitan izango den zehaztu, baina laster emango dute xehetasunen berri.

Lanuzte gehiago egingo dituzte Bizkaiko kiroldegietako langileek
Abendutik hainbat lanuzte egin ostean, apirilean eta maiatzean ere grebara joko dute beharginek. 2.000 langile inguru dira sektorean, eta azpikontratatuta jarduten dute.