AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hilik topatu dute garraiolari bat Tuteran

La Serna industriagunean aurkitu dute hilik, kamioi baten barruan. Astelehenean jakinarazi zuten ez zutela langilearen berririk.

Beste garraiolari bat hil da Euskal Herrian, oraingoan, Tuteran (Nafarroa). Garraio enpresa batek astelehen arratsaldean azaldu zuen ez zuela beharginetako baten berririk, eta erabiltzen ari zen kamioiak egunak zeramatzala Tuterako zelai batean, La Serna industriagunean. Atzo goizean joan ziren geldirik zegoen kamioia begiratzera, eta bertan topatu zuten langilea, hilik.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian 55 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. LAB sindikatuak seinalatu du, aurten, lan-heriotzen %33 sailkatu dituztela "ez-traumatiko" gisa. Eta, garraiolarien artean, ehuneko hori are altuagoa dela gogorarazi du: iaz, 2022an, garraiolarien artean izan ziren lan-heriotzen %75 jo zituzten "ez-traumatikotzat" (11 langilek galdu zuten bizia sektorean). "Horrek argi erakusten du garraiolarien lan-baldintzek istripu kardiobaskularretan duten eragin zuzena, lanpostuen prekarizazio etengabea tarteko", esan du LABek.

Goseak egonda igarotzen dute gaua gazatarren %91k
Inkesta bat erantzun duten gazatarren %63k jakinarazi dute, bestalde, hainbat egun igaro dituztela ezertxo ere jan gabe.