AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hilik topatu dute preso bat Basauriko espetxean

Suizidioaren kontrako protokoloa ezarri zioten, eta badirudi "gaindosi" baten zantzuak dituela. Informazio falta seinalatu du Salhaketak oraingoan ere. Azken hiru urteetan, gutxienez sei presok galdu dute bizia Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kartzeletan.

Preso zegoen pertsona batek bizia galdu zuen aurreko astean Basauriko (Bizkaia) kartzelan. Zenbait hedabideren arabera, espetxeko erizaindegian zegoen, eta suizidioaren aurkako protokoloaren pean omen zegoen, hainbatetan saiatu zelako bere buruaz beste egiten. Salhaketak jakinarazi duenez, astebete lehenago kartzelaratu zuten pertsona hori, "bere gaixotasun mentalak bere buruaz beste egiteko arrisku handia zuela jakinda".

Aurreko ostiralean aurkitu zuten hilik, goizeko 08:00ak aldera. Itxura denez, "gaindosi" baten zantzuak ditu. Jaurlaritzak lau egun beranduago aitortu zuen gertatutakoa, eta esan du autopsiaren emaitzek erakutsiko dutela zehazki gertatutakoa. Salhaketak, baina, informazio falta salatu du heriotza honetan ere: "Sinestezina iruditzen zaigu halako kasu baten gaineko informazio publikorik ez ematea, eta, are, gertatutakoa estaltzen saiatzea".

Jaurlaritzak duela ia hiru urte lortu zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeen gaineko eskumena. Salhaketak emandako datuen arabera, ordutik, gutxienez sei pertsona presok galdu dute bizia kartzela horietan. Gazteak ziren, drogei eta gaixotasun mentalei lotutako "patologia dualak" omen zituzten, eta "argitu gabeko egoeretan" hil ziren. "Jaurlaritzaren erantzuna", horren guztiaren aurrean, "euskal espetxe-eredu berria iritzi publikoari saltzea izan da", Salhaketaren esanetan.

Ospa Eguna egingo dute Altsasun abuztuaren 31n
"Errepresioaren aurkako borrokaren premia" azpimarratuta, aurten berriz izango da Ospa Eguna Altsasun. Aurrerago emango dute egitarauaren berri. Azkenekoz, 2022ko irailean antolatu zuten ekimena: 1.500 lagunek esan zioten ezetz Poliziari.