AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru behargin zauritu dira Durangon, aldamio batetik erorita

Astelehenean izan zen lan-istripua, Arandoñotorre kaleko obra batean. 44 urteko langile bat zauritu zen larrien, eta Gurutzetako Ospitalean dago.

Durangon (Bizkaia) hiru langile zauritu ziren joan den astelehenean, Arandoñotorre kaleko lan batzuetan. Aldamio batetik jausi ziren hiru beharginak, argitu ez dituzten arrazoiak zirela-eta, mugitu egin baitzen egitura. Hiru metroko altueratik erori ziren 26, 44 eta 48 urteko beharginak.

Larrien zauritu zen langilea, 44 urtekoa, Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman zuten. Beste bi beharginak, ordea, Galdakaon (Bizkaia) artatu zituzten.

EHUk 18 milioi euro inguru gastatu ditu segurtasun-enpresetan azken bost urteetan
%5 igo da campusetako segurtasun zerbitzurako aurrekontua 2018. eta 2022. urteen artean. Batez beste, urtean 3,5 milioi eurotik gora bideratzen dituzte "eraikin zaintza" deituriko arlora. Azken bost urteetan 25 pertsona gehiago kontratatu ahal izan dituztela kalkulatzen da.