AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru emakumeri egin diete eraso Gasteizen eta Barakaldon

Gasteizen bi emakumeri eraso diete haien bikotekideek. Barakaldoko taberna batean, bestalde, gizon batek sexu-eraso bat egin dio emakume bati.

Abenduaren 31n gizon bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), landa-eremuko etxebizitza batean, bere neska lagunari eraso egiteagatik. Hurrengo egunean, urtarrilaren 1ean, beste gizon bat atxilotu zuten hiri berdinean, Koroatze auzoko etxebizitza batean, arrazoi berdina zela-eta: bikotekideari eraso zion. 31 urte ditu erasotzaileetako batek, eta 28 urte besteak.

Barakaldon (Bizkaia) ere atera da argitara eraso matxista bat azken egunetan. Joan den igandean, urtarrilaren 2an, taberna batean eraso zion emakume bati 30 urteko gizon batek. Hain justu, ukituak egin zizkion taberna barruan.

Emakume etxegabe bat hila Bilbon, Ensantxe plazan gaua igarotzen ari zela
Zenbaketen arabera, azken sei urteetan bikoiztu egin da Bilbon kale gorrian bizi diren pertsonen kopurua.