AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru emakumeri eraso diete asteburuan Baigorrin eta Baionan

Itaiak salatu du gutxienez bi sexu-eraso izan direla Ipar Euskal Herrian asteburu honetan. Lehena Baigorrin iragan zen, Nafarroaren Eguna jaialdian. Bigarrena, ordea, Baiona Ttipiko kale batean izan zen.

Bi sexu-eraso salatu dituzte Ipar Euskal Herrian joan den asteburuan. Lehena Baigorrin (Nafarroa Beherea) iragan zen, Nafarroaren Eguna izeneko jaialdian; emakume batek sexu-erasoa egin ziotela adierazi zien antolatzaileei biharamunean. Erasoa gaitzesteko, manifestaldi bat antolatu du jaialdiaz arduratzen den Basaizea elkarteak, maiatzaren 14ko goizerako. Bestalde, mutiko adingabe batek bi neskari eraso zien Baionako (Lapurdi) Alde Zaharrean, Baiona Ttipiko kale batean.

Asteburu berdinean, Donostian (Gipuzkoa) ere eraso dio emakume bati mutil batek, etxera bidean zela. Horretaz gain, 27 urteko gizon batek emakume bat bortxatu zuela jakinarazi dute azken egunetan; pasa den urrian izan zen erasoa. Aurreko astean Angelun (Lapurdi) atxilotu zuten erasotzailea eta behin-behineko atxiloaldia ezarri, epaiketa iragan arte, behintzat.

Ipar Euskal Herriko Itaiak "babes osoa" helarazi die erasotuak izan diren emakumeei, eta "erasotzaileen borrokatzeko eta erasotuen babesteko" tresnak sortzen jarraituko duela adierazi du.

Larunbat gaueko eraso matxista salatu dute Donostian
Donostiako Itaiak deituta, elkarretaratze bat egin dute Bulebarrean, joan den larunbat gauean izan zen sexu-erasoa salatzeko.