AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru emakumeri eraso diete Gasteizen azken egunetan

Ostegunean emakume bat jo zuen bere bikotekideak. Larunbatean, beste emakume bati eraso zion senarrak; erasoak, gainera, jarraiak izan direla azaldu zuen emakumeak. Astelehenean, berriz, taberna bateko terrazan eraso zion emakume bati gizon batek.

Azken egunetan, gutxienez hiru eraso matxista izan dira Gasteizen (Araba). Aurreko ostegunean, 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, bere bikotekideari eta semeari eraso egiteagatik. San Kristobal auzoko etxebizitza batean jo zituen.

Aurreko larunbatean, bestalde, 50 urteko gizon bat atxilotu zuten, bikotekideari "eraso fisikoa eta sexuala" egitea leporatuta. Abisu bat jaso zuten udaltzainek asteburuan, Adurza auzoko etxe batean emakume bat arriskuan egon zitekeela-eta. Etxebizitzara bertaratu zirenean, emakumeak jakinarazi zien modu jarraian jasan dituela bere senarraren irainak, eraso fisikoak eta sexu-erasoak; egun horretan bertan ere eraso ziola azaldu zuen. Erasotzailea atxilotu zuten orduan, eta, une horretan, heriotza-mehatxuak egin zizkion emazteari.

Handik bi egunera, astelehenean, 32 urteko gizon bat atxilotu zuten Arabako hiriburuan. Arriaga-Lakua auzoko taberna bateko terrazan eraso zion emakume bati: masailean musu eman eta bular bat ukitu zion.

Azken egunetan bi langile zauritu dira Lantzen eta Baztanen
Lantzen, lehertu egin zen garraiolari bat gidatzen ari zen kamioiko gurpil bat. Baztanen, San Blasko Bentatik gertu, egurgin bat zauritu zen, erorialdi baten ondorioz.