AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru eraso matxista jazo ziren ostiralean Lapurdin

Joan den ostiralean, hiru emakumeri eraso egin zieten haien bikotekideek, Hendaian eta Miarritzen. Hiru erasotzaileek zituzten aurrekariak, eta kartzelaratu egin dituzte oraingoan.

Haien bikotekideei eraso egiteagatik sartu dituzte kartzelara hiru gizon lapurtar. Iragan ostiralean gertatu ziren hiru erasoak; Hendaian (Lapurdi) bat, eta Miarritzen (Lapurdi) beste biak.

Espetxeratu ostean, astelehenean izan zuten epaiketa hiru erasotzaileek, baina haien defentsa prestatzeko denbora gehiago eskatu zuten abokatuek. Hala, abenduaren 12ra eta 16ra atzeratu dituzte epaiketa saioak. Bitartean, ordea, kartzelan jarraituko dute hirurek.

Hilabete hasieran, gizonezko batek haren emaztea erail zuen herrialde berean; Baionan (Lapurdi), hain zuzen. Genero indarkeria zela-eta, aurrekariak zituen erasotzaile horrek ere.

Hiru behargin ospitaleratu dituzte, Iurretako Smurfit enpresan gertatutako lan-istripua dela-eta
Bart goizaldean jazo da lan-istripua Iurretako paper fabrikan. Segurtasun Sailaren arabera, soldatapean lantokia garbitzen ari zirela, substantzia toxikoak arnastu dituzte langileek. Etengabeko lan-istripuak salatu dituzte Smurfiteko langileek, duela bi urtetik gutxienez. Iaz azaldu zuten "jasanezina" zela euren egoera "segurtasunaren arloan", eta besteak beste, suteak edota produktu kimikoen isurketak aipatu zituzten.