AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru gazte atxilotu ditu Espainiako Poliziak Gasteizen

Lau gazte deklaratzera deitu dituzte Gasteizen, urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin lotuta. Horietako bi atxilotu zituen Espainiako Poliziak asteartean, eta hirugarren bat atzo.

Hala Bedi-k jaso duenez, Espainiako Poliziak hiru gazte atxilotu ditu Gasteizen (Araba), urtarrilaren 30eko greba orokorrean izan ziren mobilizazioekin lotuta. Hala Bedi-ren esanetan, kalez jantzitako poliziak asteartean bertaratu ziren lau gazteren etxeetara, Betoñoko komisaldegian deklaratzeko aginduekin. Haietako bi atzeman eta komisaldegira eraman zituzten, deklaratu zezaten.

Atzo, asteazkena, deklaratzera deituta zegoen hirugarren gazte bat atxilotu zuten. Atzo arratsalderako, aske zeuden hirurak.

Langileak kaleratzen hasi da Aernnova Miñaoko lantegian
Miñaoko parke teknologikoan duen lantegitik lau behargin kaleratu ditu Aernnovak, langileen protesta artean. Greba egun batera deitzea aurreikusi dute beharginek.