AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hiru haize-errota eraiki nahi dituzte Buruntzan

Mendiko Haizie sozietateak aurretiazko baimena eskatu du jadanik, eta hogei eguneko epea izango du orain eskaera berresteko. Hernani eta Goizueta artean, beste makroproiektu bat egin nahi du Repsolek.

Beste proiektu txikitzaile bat jarri nahi dute martxan Buruntzaldean. Hain zuzen ere, hiru haize-errota egin nahi dituzte Buruntza mendian; Lasarte-Oria, Andoain eta Urnieta herrien eremuan. Mendiko Haizie sozietateak erakutsi du asmo hori, eta aurretiazko baimen administratiboa eskatu du dagoeneko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ageri denez. Orain, hogei eguneko epea izango du baimen-eskaera berresteko.

2023ko ekainean sortu zuten Mendiko Haizie enpresa, eta energia berriztagarria sortzeko azpiegitura eolikoak eraikitzen ditu. Buruntzan egin nahi duen instalazioak, hain zuzen ere, hamabost megawatteko potentzia izango luke.

Buruntzaldean bertan, beste makroproiektu eoliko bat abiatu nahi dute, gainera. 2029rako, hamalau errotaz osatutako parke handi bat eraiki nahi du Repsol enpresak, Hernani (Gipuzkoa) eta Goizueta (Nafarroa) artean.

Euskal Herria Bizirikek azaroaren bukaeran gogorarazi zuenez, "Euskal Herriko poligono eolikorik handiena" izango litzateke Repsolek Urumea mendietan egin nahi duena. Dena den, "izan duen ibilbidea orain arte ikusi ditugun gainontzeko beste proiektuen berdina da", plataformaren esanetan: "Enpresen mesederako altxatzen saiatuko diren beste proiektu bat gehiago, instituzio nagusien kolaborazioarekin".

The Champions Burgerreko lan-abusuak salatzera deitu du Bilboko LASek
Bihar hasiko da makroekitaldia Barakaldon. Iruñeko edizioan, behargin ugarik salatu zituzten bertako eskubide-urraketak: LASekin antolatuta, Nafarroako hitzarmenaren araberako ordainketak egitea eta kaleratzeak baliogabetzat jotzea lortu zuten.