AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hirugarren astez egingo dute greba garraiolariek

Grebaren deitzaileek salatu dute ez dela nahikoa Espainiako Gobernuak egindako azken proposamena, eta protestarekin jarraituko dute. Kostuen azpitik lan egitea debekatzeko eskatzen dute, besteak beste.

Duela hiru aste hasi zen garraiolarien greba Espainiako Estatuan, eta deialdiari eusten jarraitzen dute grebaren deitzaileek, uste dutelako ez dela nahikoa Espainiako Gobernuak eta garraio-enpresa nagusiek erdietsitako akordioa. Besteak beste, erregai litro bakoitzeko, garraiolariek 20 zentimoko deskontu bat izatea adostu zuten —ekainaren 30era arte behintzat—, baina grebaren deitzaile nagusiak, Garraioaren Sektorearen Defentsarako Plataformak, salatu du ez dela nahikoa proposamen horrekin.

Iritzi berdina dute, esaterako, Hego Euskal Herrian grebara jo duten elkarteek. Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak eta Tradisna Nafarroako garraiolari autonomoen elkarteak bat egin dute iritzi horrekin, eta protestarekin jarraituko dute. Exijitzen dute, adibidez, debekatuta egotea kostuen azpitik lan egitea. Hiruk atzo hartu zuen grebarekin jarraitzeko erabakia, eta Tradisnak, berriz, larunbatean.


Unibertsitateko emakume taldeek jardunaldi bateratu bat antolatu dute apirilaren 7rako
Gasteizko campusean antolatu dituzte jardunaldiak Lorratzek, GUETek, Arrakalak, Akelarrek eta Bilbouniko Emakume Taldeen Koordinadorak. "Emakume langilearen egungo errealitatea aztertzeko zein hausnartzeko espazio bat" sortuko dute ekimenaren bidez.