AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hurrengo astean grebara joko dute Gasteizko Michelineko langileek

Lan-itunaren negoziaketan zuzendaritzak aurkeztutako azken proposamenaren kontra deitu dute grebara: lau urteko epean, %12ko soldata-igoera baino ez du eskaini.

Hurrengo asterako, lau eguneko greba deialdia egin dute Gasteizko (Araba) Michelin enpresan: ekainaren 5ean, 7an, 10ean eta 12an izango dira lanuzteak. Oraindik irekita dago lan-hitzarmenari buruzko negoziazioa, eta multinazionaleko zuzendaritzak egindako azken proposamenaren kontra deitu dute mobilizatzera ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek. CCOOk dauka gehiengoa langile batzordean.

Dirudienez, itunaren inguruko elkarrizketetan, enpresak egindako azken proposamenak ez ditu langileen exijentziak kontuan hartzen: lau urteko epean, beharginen soldatak %12 igotzea proposatu du Michelinek. %5eko igoera bat egongo litzateke 2023an, %3koa 2024an, %2koa 2025ean eta %2koa 2026an. Sindikatuek, berriz, lau urteko epean soldatak %27 igotzea exijitu zuten aurretik.

Euriborra %4 inguruan kokatu da maiatzean, eta 300 eurotik gora garestitu du hileko batez besteko hipoteka
Maileguen kuotak kalkulatzeko erabiltzen den indizea 2008ko azaroko maximoetan da jada. Europako Banku Zentralak "igoera gehiago" iragarri ditu.