AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

IKASek martxoaren 25eko mobilizazioen zerrenda aurkeztu du

Ikasleek Euskal Herriko hamazazpi udalerritan egingo dituzte mobilizazioak martxoaren 25ean, 'Ikasle langileon batasunaz, autoritarismoari kaña!' lelopean. Plataformak borrokara batzera eta mobilizazioetan parte hartzera dei egin dio ikasleriari.

IKAS (Ikasle Autodefentsa Sarea) plataformak martxoaren 25erako antolatutako mobilizazioen zerrenda argitaratu du ostegun honetan. Protestak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta hamahiru eskualdetan izanen dira, Ikasle langileon batasunaz, autoritarismoari kaña! aldarri hartuta.


Iragan otsailean eman zuen IKASek "borroka egun" horren berri, Iruñean (Nafarroa) egindako prentsaurrekoan. Orduan azaldu zuenez, "hezkuntzako egoera tamalgarria salatzeko eta autoritarismoa ahalbidetzen duen bitarteko oro deuseztatzeko" egin du kaleak hartzeko deialdia.



Martxoaren 25eko baterajotzea abenduan abiatutako kanpainaren luzapena dela esan zuen IKASek aurreko agerraldi publikoan. Izan ere, ikasturte honetan martxan jarritako lan-lerro horrek, ikastetxeetako egoeraren inguruko salaketa ez ezik, "autoritarismoaren aurkako aldarrikapenak" ere barne hartzen ditu. Eskakizun zehatzak egin eta tokian tokiko zentroetan borroka-prozesuak abiatu ditu plataformak.


M18 Nafarroan


IKASek aditzera eman duenez, martxoaren 18an ere elkarretaratzeak eginen ditu Nafarroako hainbat ikastetxetan, hilaren 25eko "borroka egunari" begira. "Ikastetxeetako jarrera eta neurri autoritarioak" salatuko dituzte protestetan, eta horrekin batera, "antolakuntzaz aurre egiteko prest" daudela adieraziko dute ikasleek. IKASek mobilizazio horietan ere parte hartzeko deia luzatu du bigarren hezkuntzako Nafarroako ikastetxeetan.

Eurocopa Honi Ez plataformak manifestazio nazionala deitu du apirilaren 10erako, Bilbon
UEFAk apiril hasieran erabakiko du Bilbo Eurocopa txapelketaren egoitzetako bat izango den edo ez. Eurocopa Honi ez plataformak iazko abenduan jarri zuen martxan 'Gelditu dezagun' kanpaina.