AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren 11. atala

Ukrainan azken egunetan gordindu den gatazkaz jardun dugu saio honetan Asier Blasekin. Bestalde, herri mugimenduaren inguruan azkenaldian ireki den eztabaidari ere heldu diote berriz tertulianoek.

Joan den igandean eman genuen argitara Gedar Telebista-ren Burdin Hesia programako 11. atala: Gerra Ukrainan. Azken egunetan erabat gordindu da gatazka Ukrainan, eta horren nondik norakoak xehatu ditu Asier Blas nazioarteko gaietan adituak; Martin Goitiandia Burdin Hesia-ko aurkezlearekin jardun du solasean.

Horretaz gain, azkenaldian pil-pilean izan den beste gai bati buruz ere aritu dira tertulianoak; herri mugimenduari buruz, alegia. Oraingoan, Ander Goiatxek, Nadia Perezek, Garazi Larrionek eta Mattin Aranburuk landu dute gaia.

Martxoaren 1ean kaleratuko dugu Burdin Hesia-ren hurrengo atala, hamabigarrena izango dena.

Hona hemen 11. saioa, osorik ikusgai:


Emakume bati eraso dio bikotekide ohiak Gasteizen
Iragan igandean izan zen erasoa, eta Txagorritxu ospitalean artatu behar izan zuten emakumea.