AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren bederatzigarren atala

GKSk joan den larunbatean egindako manifestazioei buruzko bideo-kronika jaso dugu bederatzigarren atalean. Bestalde, Espainiako Estatuko lan-erreforma eta Segurtasun Nazionalerako Legea izan dugu hizpide; baita Ukrainako auzia ere.

Kaleratu dugu Gedar Telebistaren Burdin Hesia programaren bederatzigarren saioa: Gazte langileok borrokara. Iragan larunbatean, urtarrilaren 29an, izan ziren Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroako) antolatutako mobilizazioak; 7.000 pertsona inguru atera ziren kalera burgesiaren diktaduraren aurka. Horren biharamunean eman genuen argitara Burdin Hesia-ren bederatzigarren atala, eta bideo-kronika bat jaso genuen bertan, bi manifestazioetako irudiekin nahiz GKSko hainbat kideren adierazpenekin.

Horretaz gain, Espainiako Estatuan mahai gainean dauden bi neurri ere izan dira aztergai bederatzigarren saioan: lan-erreforma eta Segurtasun Nazionalerako Legea. Gaurkotasuneko beste gai bati ere heldu diote, bestalde: Ukrainako auzia.

Haizea Uzkudun aurkezleak gidatu du azkeneko atal hau, eta ondoan izan ditu dagoeneko ezagunak diren lau tertuliano: Nahia Santander, Peio Ormazabal, Aitor Bizkarra eta Jon Agirre.

Bi aste barru argitaratuko dugu Burdin Hesia-ren hurrengo saioa, alegia, otsailaren 13an.

Hona hemen bederatzigarren atala, osorik:


Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean diren neurri murriztaileak otsailaren 13ra arte luzatzea erabaki du Jaurlaritzak
Covid ziurtagiriak derrigorrezkoa izaten jarraituko du espazio itxi gehienetara sarbidea izateko, eta gaueko aisialdi arautua 01:00ak arte luzatuko da gehienez. Aurrerantzean hoteletan, turismo guneetan zein joko aretoetan ere Covid pasaportea eskatuko dute.