AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren hamabosgarren atala

Herrialde Katalanetan ezker independentistaren barruan eztanda egin duten eztabaida politikoez aritu dira saioan, baita Frantziako Estatuan egin berri diren presidentetza-hauteskundeez ere.

Ohi baino denbora gehiago igaro da Gedar Telebista-ren Burdin Hesia programaren azkeneko atala kaleratu genuenetik; izatez, bi astean behin ematen dugu argitara Burdin Hesia, baina oraingoan, hiru aste beranduago etorri da saio berria. Maiatzaren Lehena hautatu genuen Burdin Hesia-ren hamabosgarren atala plazaratzeko: Frantziako hauteskundeak eta Herrialde Katalanetako eztabaida.

Izenburuak azaltzen duen modura, albisteen errepasoan gaurkotasuneko hainbat auzi aipatzeaz gain, bi gai nagusiri heldu diete programan oraingoan. Frantziako Estatuan izan berri diren presidentetza-hauteskundeak landuko dituzte batetik, eta horretarako, Xermin Etxeberri elkarrizketatu du Haizea Uzkudun aurkezleak. Besteak beste, hauteskundeen zein Emmanuel Macronen garaipenaren ondorioz jardun du Etxeberrik.

Bestetik, Herrialde Katalanetan ezker independentistaren barruan piztu diren eztabaida politikoak eta horien aurrean izan diren erantzunak aztertu dituzte atal honetako tertulianoek. Oraingoan, Garazi Navarro, Nadia Perez eta Garazi Larrion aritu dira mahaiaren bueltan.

Ohiko erritmoa berreskuratuko du orain Burdin Hesia-k, eta bi astera, maiatzaren 15ean, argitaratuko dugu hamaseigarren saioa.

Hona hemen hamabosgarren atala, osorik ikusgai:


Errekaldeberrin batxilergoa manten dezatela eskatzeko, mobilizazio bat egingo dute hilaren 13an Bilbon
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Errekaldeberrin batxilergoa mantenduko duela esan arren, oraindik ez dago inolako bermerik. IAk duela hilabete jo zuen protestara, eta oraingoan, mobilizatzera deitu dute ikastetxeko beste hainbat sektorek ere. Kalera aterako dira hurrengo ostiralean.