AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren hamalaugarren atala

Hezkuntza erreformen inguruan hitz egin dute 'Burdin Hesia'-ren azkeneko atalean. Horren harira, Joanex Artola IAko kidea elkarrizketatu du aurkezleak.

Iragan asteburuan, apirilaren 10ean, argitaratu genuen Gedar Telebista-ren Burdin Hesia programaren hamalaugarren atala: Hezkuntza erreforma. Azken asteetan sona handia izan dute mahai gainean diren hezkuntza erreformek, eta olatu berri baten aurrean gaudela salatu izan du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Hala, gai horri heldu diote Burdin Hesia-n Ander Goiatxe, Karla Pisano eta Imanol Kañamares tertulianoek, Martin Goitiandia aurkezleak gidatuta.

Saioa osatzeko, IAko kide batekin ere izan da solasean Goitiandia; Joanex Artolarekin, hain zuzen. Joan den martxoaren 24an, hezkuntza erreformen aurka egin zuten greba Hego Euskal Herriko ikasleek, IAk deituta; grebaren inguruan nahiz hezkuntza arloan ezartzen ari diren neurrien zentzuaren inguruan jardun du Artolak.

Bi astean behin ematen dugu argitara Burdin Hesia, baina aldaketa bat izango da hilabete honetan: bi astera izan beharrean, hiru astera —maiatzaren 1ean— kaleratuko dugu hurrengo saioa, hamabosgarrena. Hortik aurrera, bi asteko maiztasuna berreskuratuko dugu.

Beste langile bat hil da Leioan, urteko hemeretzigarrena
Hiru lan-heriotzaren berri eman dute sindikatuek azken orduetan: Leioan, Iruñean eta Zamudion galdu du bizia behargin banak.