AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren hamargarren atala

Gasteizko Txosna Batzordearen beto politikoa, Kataluniako etxebizitza mugimenduen aurkako errepresioa eta lan-erreforma aztertu dituzte saio honetan.

Martxa hartu du jada Gedar Telebistaren Burdin Hesia gaurkotasun-programak. Joan den igandean eman genuen hamargarren atala: Milioidunak eta lan-erreforma. Martin Goitiandiak gidatu du saioa oraingoan ere, eta mahaiaren bueltan izan ditu hiru solaskide: Imanol KaƱamares, Saioa Galarraga eta Eneko Carrion.

Bederatzigarren saioan izan zen hizpide Espainiako Estatuan onartu berri duten lan-erreforma, baina oraingoan ere jardun dute neurri sorta horretaz tertulianoek. Bestalde, azken egunetan pil-pilean izan den gai bati heldu diote: Gasteizko (Araba) Txosna Batzordeak Gazte Koordinadora Sozialistari eta Etxebizitza Sindikatuari jarritako beto politikoari, hain zuzen. Horretaz gain, Katalunian etxebizitzaren auzia lantzen duten mugimenduek jasan behar izan duten errepresioaz ere aritu dira atal honetan.

Bi aste barru, hilaren 27an, emango dugu argitara Burdin Hesia-ren 11. saioa; ohi bezala, igande gauez.

Ikusi hemen hamargarren atala, osorik:


Gasolinaren eta dieselaren prezioek errekor historikoak hautsi dituzte
Espainiako Estatuko gasolinaren batez besteko prezioa litroko 1,592 eurora iritsi da gaur bertan, eta dieselarena, berriz, 1,476 eurora. Erregaien astez asteko igoerak bat datoz bizitzaren kostuaren igoera orokorrarekin.