AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren hamaseigarren atala

Azkenaldian argitara atera diren espioitza kasuez aritu dira saioan, baita Ukrainako azken berriez ere; horretarako, Carmen Parejo elkarrizketatu dute.

Joan den igandean, maiatzaren 15ean, kaleratu genuen Gedar Telebista-ren Burdin Hesia programaren atal berri bat, hamaseigarrena: Espioitza eta Estatuaren estoldak. Azken asteetan hedabide guztietako lerroburuak hartu dituen auzi bati buruz jardun dute saioan; hain justu, Pegasus softwarea erabilita egin diren eta argitara atera diren mugikor-zelata kasuak eta espioitza izan dituzte hizpide.

Oraingoan, Haizea Uzkudunek gidatu du saioa, eta Txaber Altube, Saioa Galarraga eta Jon Agirre tertulianoak aritu dira solasean.

Horretaz gain, Ukrainako azken berriak ere aztertu dituzte atal honetan. Horretarako, Carmen Parejo analista eta erredaktorea elkarrizketatu du Martin Goitiandiak; besteak beste, Errusiari ezarritako zigorrak eta gasaren auzia aztertu ditu Parejok.

Bi astera, maiatzaren 29an, plazaratuko dugu Burdin Hesia-ren hurrengo saioa, hamazazpigarrena.

Hona hemen Burdin Hesia-ren hamaseigarren atala, osorik ikusgai:


Ziztatu eta sexu-erasoa egin diote emakume bati Bidarten
Azkenaldian gutxienez bost pertsona ziztatu dituzte Bidarteko diskoteka batean, baina oraindik ez dakite zein substantziarekin. Eraso horietako batean, sexu-erasoa ere jasan zuen emakume batek.