AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren zortzigarren atala

Osasun sistema publikoaren mugak eta osasun sistema sozialista izan dituzte hizpide zortzigarren saioan.

Joan den igandean eman genuen argitara Gedar Telebistaren Burdin Hesia programaren zortzigarren atala: Kolapso sanitarioa. Puri-purian da eztabaida: ospitaleak gain hartuta daude, osasun-langileen baldintzak gero eta gordinagoak dira, Frantziako Estatuan larrialdi-zerbitzuetara sarbidea izateko ordaindu egin beharko da... Testuinguru horretan, eta hainbat Kontseilu Sozialistak osasun sistema sozialista aldarrikatzeko elkarretaratzeak egin ostean, sistema publikoaren mugez eta osasun sistema sozialistaz aritu dira Burdin Hesia-n.

Oraingoan ere Martin Goitiandiak egin ditu aurkezle lanak, eta ondoan izan ditu, ohi bezala, lau solaskide: Manex Gurrutxaga, Maddi Sarasua, Garazi Navarro eta Txaber Altube.

Bi astean behin kaleratzen dugu Burdin Hesia programa, eta hurrengo atala urtarrilaren 30ean egongo da ikusgai.

Bihar familia bat etxegabetuko dute Beasainen, eta mobilizatzera deitu du Goierriko Kontseilu Sozialistak
Etxetik kanporatuko dituzte emakume bat eta bere hiru seme-alabak. Bihar 10:30ean Beasaingo Nafarroa etorbideko 41. zenbakira bertaratzera deitu du Goierriko Kontseilu Sozialistak, eta "etxebizitza doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala" aldarrikatu du.