AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Inkomunikatuta jarraitzen du Pablo Gonzalez kazetariak

Otsailaren 28an atxilotu zuten Polonian, eta hiru hilabeteko behin-behineko kartzelaldia ezarri diote, espioitza delitu bat egotzita. Ordutik ez diote utzi bere hurbilekoekin ez eta konfiantzazko abokatuarekin hitz egiten.

Hilabete baino gehiago igaro da Pablo Gonzalez kazetari nabarniztarra atxilotu zutenetik. Polonia eta Ukraina bereizten dituen mugatik gertu atzeman zuten Poloniako autoritateek, kazetaritza lanetan ari zela. Errusiarentzat espioitza lanak egitea leporatu diote, eta behin-behinean espetxeratu dute; gutxienez maiatzaren 29ra arte izango dute preso Poloniako autoritateek.

Oraindik inkomunikatuta daukate Gonzalez, ez baitiote utzi bere gertukoekin hitz egiten edo egoten, ez eta bere konfiantzazko abokatuarekin harremanetan egoten ere. Espainiako Estatuak Polonian daukan kontsulari soilik utzi diote kazetaria bisitatzen, eta bera bi aldiz izan da espetxean. Kontsularen esanetan, bere kasua salatzeko "presioa" mantentzeko eskatzen du kazetariak.

Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuneko hemezortzi artikulu urratu dituzte Poloniako autoritateek Gonzalezen atxiloketan eta kartzelaratzean.

Ofiziozko abokatu bat izendatu zuten kazetariarentzat, baina duela hainbat egun aldatu zuten; orain, ustez, beste ofiziozko abokatu batek darama Gonzalezen defentsaren prestaketa.

Jasaten ari diren errepresioa salatu dute Bultzadak, Herri Nortek, Indar ArmagiƱak, Indar Gorrik eta Indar Horibeltzek
Guztira, 194.450 euroko isunak ezarri dizkiete 68 kideri, eta "aldarri politikoak harmailetara eramaten" dituztenen aurkako "eraso neurtu" gisara kokatu dute hori. "Zaletuen eskubideak eta askatasuna" aldarrikatu dituzte, eta Europako futbol zelaietan "eskuin muturraren presentzia areagotzen" ari dela ere seinalatu dute.