AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ion Urzelaien omenezko oroitarria kendu du Bilboko Udalak

Guardia Zibilak 1974an erail zuen Urzelai, Zorrotzan. Monumentua ken zezatela eskatu zuen Covitek, eta men egin dio udalak.

1973. urtean, frankismo bete-betean, atxilotu eta espetxeratu egin zuten Jon Urzelai Imaz. Beasaingoa (Gipuzkoa) zen, eta ETA erakundeko kidea. 1974ko uztailean lortu zuen kartzelatik ihes egitea, beste kide batzuen laguntzarekin, eta bere militantziarekin jarraitu zuen kalean.

Urte horretako irailaren 11n, Bilboko (Bizkaia) Zorrotza auzora sartu zen Guardia Zibila, bere bila. Poliziak etxe batean egon ziren Urzelaien zain, eta iritsi zenean, balaz josi zuten.

Bere omenez, oroigarri bat egon da Zorrotzan ia bi hamarkadaz. Orain, Covite erakundeak egindako eskaera bat dela-eta, monumentua kentzea erabaki du Bilboko Udalak (EAJ). 2021ean antzeko eskaera bat egin zuen talde berdinak.

Gazte Topagune Sozialistaren egitarau berria, osorik
EH Bildu-Sorturen debekuen gainetik, urriaren 13rako eta 14rako antolatu dute Topagunea GKSk eta IAk. Hona hemen moldatutako egitaraua.