AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iragan ostiralean erasotuak izan ziren bi emakume, Arrigorriagan

Ostiralean jazo zen erasoa, Arrigorriagako etxebizitza batean. Bikotekideari eraso egiteaz gain, bere alabari ere egin zion eraso gizonezko batek.

Aurreko ostiralean, hilak 24, izan zen erasoa Arrigorriagako (Bizkaia) etxebizitza batean, arrastiko 19:30ak aldera. Gizonezko batek bi emakumeri egin zien eraso, hain zuzen, bikotekideari eta bere alabari.

Erasotzailea atxilo eraman zuten erasoaren harira. Honekin, jada 20 baino gehiago dira apirila hasi zenetik Euskal Herrian salatu dituzten indarkeria matxista kasuak.

'Arazoa ez konfinatu' dinamika abiatu du Ipar Euskal Herriko Elkartasun Sareak, bortizkeria matxistaren aurka
Salbuespen egoeran emakume langileen egoera larriagotu egin dela azaldu du, besteak beste, %32 igo baitira Frantziako Estatuan salatutako eraso matxistak. "Krisi egoeraren ondorioak zabaltzeko, ikusarazteko eta horren kontra saretzeko" dinamika sortu du Ipar Euskal Herriko Elkartasun Sareak, eta "zapalduen arteko elkartasunerako eta zaintzarako deia" egin du.