AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Irantzu Mugeta militante politiko bilbotarra zendu da

Ikasle-mugimenduan militatzen zuela, lau aldiz jipoitu eta markatu zuten faxistek 80ko hamarkadan.

Albiste latza gaurkoan Bizkaia aldean: Irantzu Mugeta Montero militante politikoa zendu da, minbiziak jota, denbora luzez gaitz horren aurka borroka egin ostean. 1969an Bilbon (Bizkaia) jaioa, Mugeta ezaguna da batez ere ikasle-mugimenduan egindako lan militanteagatik eta 1987tik 1988ra bitartean jasandako eraso faxista izugarriengatik: lau aldiz eraso zioten.

18 urte besterik ez zituenean jo zuten bere kontra lehen aldiz, 1987ko azaroan, Bilboko Santutxu auzoan: talde faxista batek bahitu eta jipoitu zuen Irantzu, eta svastika bat markatu zioten sorbaldan. 1988ko otsailean, berriz jipoitu zuten hiru faxistak, eta beste bi svastika egin zizkioten gorputzean.

Urte horretako azaroan, Leioako (Bizkaia) Arte Ederretako Fakultateko komunetan egin zioten eraso bi pertsonak, eta GAL siglak markatu zizkioten; eta, hilabete berean, toki berean eraso zioten bigarren aldiz. Berriz egin zizkioten GAL siglak aurpegian, bera bortxatzen saiatu ziren, eta jipoitu egin zuten, konorterik gabe uzteraino.

Zortzi errefuxiatu familia etxegabetuko dituzte Donostian, astelehenera bitartean
Egun batetik bestera esan diete kendu egingo dituztela Donostian errefuxiatuei laguntzeko plazak, eta logela turistikoak izango dira aurrerantzean, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakinarazi duenez. "Ez Espainiako Gobernuak, ezta Jaurlaritzak ere, ez diote inori behin betiko etxebizitza-alternatibarik eskaini", salatu du.