AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iruñean, emakume bat bortxatu du gizon batek asteburuan

Larunbatean izan zen erasoa, Buztintxurin. Martxoan beste emakume bat bortxatu zuten handik hurbil.

Larunbat gauean gizonezko bat atxilotu zuten Iruñean (Nafarroa), emakume bat bortxatzeagatik. 22:00ak aldera izan zen erasoa, Buztintxuri auzoko lorategi batzuetan, trenbideetatik gertu. Bizilagun batek eman zuen gertaturikoaren berri, erasoaren lekuko izan ondoren.

Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, aurrekariak ditu erasotzaileak, beste emakume bati eraso egiteagatik.

Hilabete honen hasieran atera da argitara Buztintxuri eta Sanduzelai auzoen artean izan zen beste bortxaketa bat. Martxoaren 18an gertatu zen erasoa, eta, gerora, inguruan dauden bideozaintza-kamerek jasotako irudien bidez identifikatu zuten erasotzailea.

Maiatzaren Lehenean, langileriaren antolakuntza independentearen beharra azpimarratu dute Iruñean
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek deituta, manifestazio bat izan da eguerdian Iruñean, Maiatzaren Lehenean. 'Burgesiaren eta bere alderdien aurrean, alternatiba sozialista eraiki' lelopean mobilizatu dira milaka lagun. Fartsa elektorala seinalatu eta politika parlamentariotik kanpo antolatzeko beharra nabarmendu dute berriz.