AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iruñeko Kalixto taberna miatu du Espainiako Poliziak

Drogen aurkako kontrol baten aitzakiapean, barruan zeudenen gauzak ere miatu dituzte agenteek. Argazkiak atera dizkiete, besteak beste, haien agendei eta koadernoei. Hamabost pertsona inguru identifikatu dituzte.

San Fermin jaietan Kalixto taberna irekiko du Mugimendu Sozialistak Iruñean (Nafarroa), eta gaur goitik behera miatu du lokala Espainiako Poliziak. Drogen aurkako kontrol bat zela esanez, polizia-agente ugari bertaratu dira iluntzean, 20:45ak aldera; dirudienez, Informazio Brigadako agenteak ziren. Drogak zein substantzia kimikoak atzemateko miaketa bat zela esan diete barruan auzolanean ari ziren pertsonei.

Taberna miatzeaz gain, baina, barruan zeuden pertsonen gauzak ere arakatu dituzte; besteak beste, haien motxilak. Argazkiak atera dizkiete, besteak beste, barruan zeudenen agendei nahiz koadernoei. Gainera, Kalixton auzolanean ari ziren hamabost lagun identifikatu dituzte.

45 minutu inguru eman dituzte lokalean poliziek, eta han zeudenek azpimarratu dutenez, bitarteko asko erabili dituzte; esaterako, miaketarako zakurrak. Iruñerriko Kontseilu Sozialistak salatu du, "beldurra eragitea" izan duela helburu Espainiako Poliziak.

Emakume bat bortxatu du gizon batek Gasteizen
Gizonak etxera lagundu zion ostegunean, elkar ezagutzen baitute, eta han egin zion sexu-erasoa. Gero, konorterik gabe utzi eta lapurreta egin zion. Aske utzi dute erasotzailea.