AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Isuna Spotifyri ere, datuen babesa urratzeagatik

2019an Spotifyren kontra jarri zen salaketaren arabera, erabiltzaileen datuekin zer egiten duen erabat jakitea oztopatzen du enpresak.

Noyb Gobernuz Kanpoko Erakundeak Spotifyren kontrako salaketa bat aurkeztu zuen 2019an, Austrian; gero Suediara tokialdatu zuten prozesu judiziala, Stockholmen baitago enpresaren egoitza nagusia. Datuen erabilerari lotuta jarri zuen salaketa Noybek: salatu zuen Spotifyk zaildu egiten duela jakitea zehazki zer egiten duen erabiltzaileen datuekin.

Legez, datuen babesaren inguruko Europako araudiak dio erabiltzaileek eskubidea dutela jakiteko "zeintzuk diren enpresa batek haiei buruz dituen datuak". Spotifyk, gainera, ez omen du zehazten nola erabiltzen dituen datu horiek eta zer onura lortzen duen horien bidez.

Noybek salaketa aurkeztu eta lau urtera, Datuak Babesteko Suediako Agintaritzak bost milioi euroko isuna jarri dio enpresari, datuen babesari buruzko Europako legedia urratzea leporatuta.

Joan den apirilean emandako datuen arabera, 500 milioi erabiltzailetik gora ditu Spotifyk, eta horietatik 210 milioi inguru daude plataforman harpidetuta.

"Talde txiki berri batzuk sortu dira Espainiako ezker separatistaren zirkuluetan", ohartarazi du Europolen txosten antiterroristak
Gizarte nahigabea eta borroka ekonomikoak "Espainiako Estatuaren aurka eta gizarteko sektore behartsuenak errekrutatzeko aukera gisa baliatzea" egozten diete. "Ezker muturra eta separatismoa bereiztea geroz eta zailagoa" zaiela aitortu dute, Euskal Herrian eta Herrialde Katalanetan gehienbat.