AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Itaiak 32 mobilizazio antolatu ditu Martxoaren 8rako

Hasieran 24 deialdiren berri eman bazuen ere, azkenean 32 herritan deitu du mobilizatzera Itaiak. 'Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki!' aldarripean egin ditu deialdiak.

Gero eta gutxiago geratzen da Emakume Langilearen Nazioarteko Egunerako. Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak mobilizazioak antolatu ditu egun horretarako, oraingoan, Euskal Herriko 32 herritan. "Emakume langileon askapena eta sozialismoaren eraikuntzaren beharra aldarrikatzeko Euskal Herriko hamaika txokotan egingo ditugun mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu", adierazi dute Itaiako kideek.

Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki! lelopean deitu dute mobilizatzera. "Zapalkuntza oro gaindituko duen proposamen politiko eraginkorra garatzea urgentziazko lana dugu. Bide horretan, gaurdanik emakume langileon zapalkuntzari aterabidea emango dioten antolakuntza bitartekoak martxan jartzea eta borrokak piztea dagokigu", gaineratu dute.


Donostiako Txantxarreka gaztetxeari eraso diote
Ostegun gauean saiatu ziren Antiguo auzoko gaztetxera sartzen, leiho bat hautsita.