AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Itaiak biharko egindako mobilizazio-deialdiak, hemen

Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, 22 herritan mobilizatuko da Emakumeon Antolakunde Sozialista.

Azaroaren 25a izango da bihar, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna, eta, azken urteetan egin bezala, kaleak hartzera deitu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Beharrezkotzat jo du, beste behin ere, indarkeria matxistaren kontrako borroka kalean indartzea, "matxismoa ukatzen duten ideia faxistei nahiz erasotzaileen inpunitateari" aurre egiteko eta "matxismoarekin behin betiko amaituko duen alternatiba eraikitzeko".

Aurten, Euskal Herriko 22 herritan egingo ditu mobilizazioak Itaiak Azaroaren 25ean. Hona hemen deialdi guztiak:

Labrazako zentral eolikoa berehala geldi dezatela exijitu dute berriz, ebazpen judizialaren esperoan
Lurraren defentsarako plataformek eta Labrazako Kontzejuak salatu dute Oiongo Udalak "existitzen ez den inperatibo administratibo" bat hartu duela aitzakiatzat proiektua onartzeko. Elkartasun-egun bat egingo dute abenduaren 13an.