AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Itxialdi orokorra iragarri du Macronek Frantziako Estatuan

Ostiralerako ezarriko luke konfinamendu orokorra Frantziako Gobernuak, Ipar Euskal Herrian barne. Itxialdiak abenduaren 1era arte irautea aurreikusi du. Salbuespenak izango dira lanera joatea, oinarrizko erosketak, osasunari lotutako arrazoiak, senideen zaintza edota etxetik gertu kirola egitea.

Prentsaren aurrean agerraldia egin du gaur Emmanuel Macron Frantziako Estatuko presidenteak, eta jakinarazi du itxialdi orokorra sartuko dela indarrean ostiral honetan, urriak 30. Printzipioz, abenduaren 1era arte iraungo du konfinamendu berriak.

Denbora tarte horretan, beraz, ezingo da etxetik irten ez bada soldatapean lanean jarduteko, oinarrizko erosketak egiteko, osasunarekin lotutako arrazoiengatik, seme-alabak edo menpekotasuna duten senideak zaintzeko, edo etxetik hurbil kirola egiteko. Itxi egingo dituzte, bestalde, unibertsitateak. Haurtzaindegiak eta eskolak, ordea, irekita egongo dira.

Macronen arabera, hamabost egunean aztertuko dituzte berriz COVID-19ak utzitako datuak, eta orduan berrikusiko dute nola esku hartu.

Olarizuko etxebizitza okupatuen barruko aldea eraisteari ekin dio Gasteizko Udalak
Olarizun dauden 124 etxebizitzetan bizi diren familiak kanporatzeko jakinarazpenekin hasi zen Gasteizko Udala joan den astean, eta atzo ekin zion lehen barne eraisteari.