AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Jaione Jauregi iheslari politikoa Espainiaratu dute

Atzo estraditatu zuten lezoarra Belgikatik, eta gaur deklaratuko du Espainiako Auzitegi Nazionalean. Lau hamarkada baino gehiago egin ditu ihesean.

Belgikak joan den astean onartu zuen Jaione Jauregi iheslari politikoa Espainiaratzea, defentsak aurkeztutako helegitea baztertuta. Hala, ostegunean atxilotu eta, Ganteko (Flandes) kartzelan preso izan ostean, atzo arratsaldean estraditatu zuten lezoarra. Espainiako Poliziaren esku utzi zuten Madrilgo aireportuan, eta gaur da Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzekoa.

Jauregik 42 urte egin ditu ihesean: Ipar Euskal Herrian izan zen lehenengo, handik Mexikora joan behar izan zuen, eta azkenik, Belgikara mugitu behar izan zuen.

1981. urteko hilketa baten harira epaituko dute orain. Hain zuzen, Ramon Romeo Espainiako armadako teniente koronela hiltzea egozten diote. Auzitegi Nazionalak iragan otsailean artxibatu zuen Jauregiren aurkako beste auzi bat, preskribitutzat jo zuelako. 1981ean ekintza batean parte hartzea leporatzen zioten kausa horretan.

Hego Euskal Herriko unibertsitateetako emakume taldeek mobilizazioak egingo dituzte azaroaren 25ean
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna mobilizazio eguna izango da beste urte batez, campusetako hainbat emakume talderen eskutik. Hala, Gasteizen, Donostian, Iruñean, Bilbon eta Leioan kalea hartuko dute ikasleek, 'Indarkeria matxistaren aurrean, emakume langileon antolakuntza' lemapean. UIBk deialdiekin bat egingo duela adierazi du.