AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Jazarpen poliziala salatu dute Oñatiko Antixenako Gaztetxeko kideek

"Identifikazioak, isuntzeko mehatxuak eta gaztetxean sartzeko eragozpenak" jasan dituzte espazioan jarduerak antolatzeagatik. Ondorioz, egitaraua "birpentsatzea" erabaki dute. Ostiralean 17:00etan "asanblada ikusgai eta irekia" egingo dute Oñatiko udaletxeko arkupean.

Oñatiko (Gipuzkoa) Antixenako Gaztetxearen aurkako jazarpen poliziala salatu dute bertako kideek sare sozialen bidez. Aditzera eman dutenez, "izugarria" izan da polizia-indarrek espazioaren eta bertako jardueraren aurka egindako esku-hartzea, "identifikazioak" nahiz "isun mehatxuak" tarteko. Hori gutxi balitz, gaztetxera sartzea ere galarazi dietela ohartarazi dute. Gauzak horrela, "orain arte antolatuta zegoena birpentsatu" egin beharko dute gaztetxeko kideek.

Erasoak eraso, "mugitzen" jarraituko dute egoerari erantzuteko. Ostiral honetan, apirilaren 2an, "asanblada ikusgai eta irekia" deitu dute udaletxeko arkupean, 17:00etan. "Herriak ikus dezala asanbladak kalean egitera behartu gaituztela", adierazi dute.

Aberri Eguna eta Maiatzaren Lehena lotzen dituen egitaraua osatu du Kontseilu Sozialista Deba Bailarak
"Historiatik ikaspenak ateratzeko eta orainaldian zein etorkizunean ditugun erronkez hausnartzeko tartea" izateaz gain, "borrokarako oinarriak ezartzeko eta antolakuntzan sakontzeko" asmoz antolatu ditu jardunaldiak Kontseilu Sozialista Deba Bailarak. Apirilaren 4an ekitaldia eta elkarretaratzea egingo dituzte Oñatin.