AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Jendaurrean aurkeztu dute Langile Autodefentsa Sarea Bilbo

"Lan-baldintzen defentsarako borrokaren bitartez, sozialismoaren aldeko prozesu politikoari ekarpena egitera gatoz", iragarri dute Langile Autodefentsa Sarea Bilboko kideek. Ostiralean egin zuten aurkezpen saio bat.

Bilboko (Bizkaia) Kontseilu Sozialistak otsailaren 2an jakinarazi zuen Langile Autodefentsa Sare berri batek ekin diola bere bideari: Langile Autodefentsa Sarea Bilbo. Aurreko ostiralean aurkeztu zuten tresna berria jendaurrean, Bilboko La Bolsa eraikinean. "Lan-baldintzen defentsarako borrokaren bitartez, sozialismoaren aldeko prozesu politikoari ekarpena egitera gatoz", azaldu zuten.

Adam Radomskiren eskutik, gainera, Espainiako Diputatuen Kongresuan onartu berri duten lan-erreformaren inguruan ere hitz egin zuten ostiraleko saioan. "Erreformak ezkutatzen duena" atera zuen argitara Radomskik.

Hona hemen Radomskik erreformari buruz argitaratu duen azkeneko artikulua.

Hona hemen Langile Autodefentsa Sarea Bilbok aurreneko aurkezpen egunean esandakoak.

GKSko militante bat auzipetu dute, Zuberoan egin ziren margoketa batzuk direla-eta
Maiatzean epaituko dute Paueko auzitegian. Militantzia politikoaren aurkako eraso bat dela nabarmendu du Ipar Euskal Herriko GKSk.