AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Josu Urrutikoetxea atxilotu dute berriz

Josu Urrutikoetxea euskal preso politikoa kontrol judizialpean aske uztea erabaki du Parisko Dei Auzitegiak, baina Espainiako Estatuak eskatutako euroagindu bat medio, berriz atxilotu dute. Ekainaren 28an epaituko dute Parisko Auzitegi Korrekzionalean.

Parisko Dei Auzitegiak gaur eguerdian utzi du aske Josu Urrutikoetxea euskal preso politikoa, kontrol judizialpean, abokatuak egindako eskaera onartuta. Hain zuzen, azken horrek Urrutikoetxea Louis Joinet juristaren etxean zaintzapean egotea eskatu du, eta berme hori eman du Frantziako jurista ezagunak. Dei auzitegiak eskaera kontuan hartu eta Urrutikoetxea aske uztea erabaki du. Dena den, Frantziako prozeduretan libre geratu ostean, Espainiako Estatuak eskatutako euroagindu bat notifikatu diote presoari. Hala, berriz atxilotu dute.

Urrutikoetxea aske uzteko erabakia iragartzearekin batera, ezarritako baldintzak ere jakinarazi ditu lehen Dei Auzitegiak.; hala nola, ekainaren 28ra bitartean, Urrutikoetxeak ezingo zuela Frantziako Estatutik irten. Are gehiago, astean behin komisaldegira joan beharko zuela azaldu dute, sinatzera. Hilaren 28an berriro epaituko dute Parisen, Auzitegi Korrekzionalean.

Urrutikoetxea maiatzean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Alpeetan; 2010. eta 2017. urteetan auzi-iheslari gisa epaitu zuten, eta 7 eta 8 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Zigor horiek direla-eta atxilotu zuten maiatzean, mediku azterketa egitera zihoala. Atxilotu ondoren artatu zuten ospitalean.

Aurten babes eskaerak bikoiztu daitezke EAEn
Aurten 2.075 babes eskaera egin dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Iaz 1.595 izan ziren EAEn, eta 325 Nafarroan. Aurten, iazko eskaerak bikoiztu daitezkeela dio CEARek. "Inoizko exodo handienaren" garaian, mundu osoan, “70 milioi pertsona baino gehiago behartu dituzte lekualdatzera". Bestalde, egun, EAEn 930 pertsona daude harrera zentroetako itxaron zerrendetan.