AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Julen Atxurra preso politikoa tokialdatu dute

'Pototo' lekeitiarra lekualdatu zuten atzo, hain zuzen, Puerto I espetxetik Aranjuezekora. Pasa den hilabetean, buruko isuria izan zuen 61 urteko preso politikoak.

Atzo, ekainak 24, Julen Atxurra Pototo preso politikoa lekualdatu zuten. Puerto I kartzelatik Aranjuezekora mugitu zuten.

61 urte ditu lekeitiarrak. Maiatzaren 13an jasandako buruko isuri baten ondorioz, gorputzaren ezkerreko aldea kaltetuta du; belaunean, oinean eta eskuko atzamarretan. 24 urte daramatza preso, 1996. urtetik, eta lehenengo graduan izan dute beti.

3.120 euroko isuna ordainaraziko diote Twitterren idazteagatik inputatutako gasteiztarrari
Iragan astean epaitu zuten Iker Gomez, Twitterren "irain delitua" egin izana leporatuta. 3.000 eurotik gorako isuna ordaintzera zigortu dute, baina epaiari helegitea ezarriko diola adierazi du gazteak.