AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kalean da Iñaki Bilbao Beaskoetxea preso politikoa

Irailean epaitu zuten azkenekoz, eta epaileak ebazpena jakinarazi ez badu ere, atzo utzi zuten aske. 28 urte egin ditu preso.

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, aske gelditu da Iñaki Bilbao Beaskoetxea preso politikoa. 28 urtez izan dute preso, eta atzo irten zen Valdemoroko kartzelatik.

Joan den irailean epaitu zuten azkeneko aldiz Espainiako Auzitegi Nazionalean, 1983an ETAk Guardia Zibilaren aurka egindako ekintza baten harira. Castelloko presondegitik Valdemorokora lekualdatu zuten orduan, eta han izan dute atzora arte. Epaileak ebazpenaren berri eman ez badu ere, aske utzi dute orain. 75 urteko kartzela zigorra galdegin zuen fiskalak.

1992an atxilotu zuten Bilbao lemoarra. Zazpi urteko espetxealdia egin zuen Frantziako Estatuan, eta 1999an Espainiaratua izan ostean, 21 urteko kartzelaldia bete du Espainiakoako Estatuan.

19 urteko gazte bat jipoitu zuten irailean Bilboko udaltzainek
Bilboko udaltzainek irailaren 12an egin zioten eraso 19 urteko gazte migratu bati, San Frantzisko auzoaren inguruan. SOS Arrazakeriak taldeak salatu du gertatutakoa, eta gehitu du gaztea bere buruaz beste egiten saiatu zela polizia-etxean zegoenean.