AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kalean da Oihane Bakedano preso politikoa

18 urteko espetxealdiaren ostean, hernaniarra atzo irten zen Soto del Realetik.

Oihane Bakedano preso politikoa aske geratu zen atzo, hilak 22. Madrilgo Soto del Realen egin du 18 urteko kartzelaldiaren azkeneko zatia, eta atzo goizean atera zen handik.

Guardia Zibilak 2002. urtean atxilotu zuen hernaniarra, Donostian (Gipuzkoa). Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, espetxeratu egin zuten ETAko kide izatea leporatuta.

Atxiloaldian torturak jasan zituenaren zantzuak izan ziren. Frantziako Estatuko epaitegiek Espainiako Estatuari galdetu zion ea Bakedanok tratu txarrak pairatu zituen.

Pertsona etxegabeen aurkako dekretua onartu dute Baionan
"Segurtasunaren" eta "ordena publikoaren" izenean, neurri sorta bat jarri du martxan Baionako Herriko Etxeak. Tartean dira, esaterako, udaltzain kopurua handitzeko erabakia edota pertsona etxegabeen aurkako dekretua; Baionako erdiguneko kaleetan "luzaroan jarririk edo etzanik" egon ez daitezen esku hartu ahalko da aurrerantzean, modu zuzenean. Aurreko igandean, etxerik gabeko emakume bat topatu zuten hilik Baionan.