AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kaleko saltzaileen kontra jo du berriz Bilboko Udaltzaingoak

Metro-sarrera baten parean, hainbat saltzaile jazarri eta materiala lapurtu zieten poliziek ostiralean. Erasotuekin elkartasunez gerturatu ziren bi pertsona identifikatu zituzten.

Bilbon (Bizkaia), Poliziak sistematikoki jazartzen ditu kaleko salmentan aritzen diren pertsonak. Aurtengo Aste Nagusiaren ostean egin zuten agerraldi bat hainbat kolektibok, manteroek udaltzainen eta ertzainen partetik jasaten dituzten jazarpena eta erasoak azaltzeko: sarekada erraldoiak; identifikazioak; saltzeko daukaten materiala lapurtzea; nortasun-agiriak, dirua eta bestelako jabetza pertsonalak kentzea, eta abar.

Ostiral honetan, arratsaldez, halako beste gertaera bat izan zen Bilboko Udaltzaingoaren eskutik. Erdigunean dagoen Berastegi kaleko metro-sarrera parean, kaleko hainbat saltzaileren kontra jo zuten poliziek, eta saltzeko zeramaten materiala kendu zieten. Lapurreta ekiditen saiatu ziren manteroak, eta aurre egin zieten udaltzainei.

Inguruan zeuden hainbat lagun metro-sarrerara hurbildu ziren, jazarriak izaten ari ziren pertsonak babesten saiatzeko. Haietatik bi identifikatu egin zituzten udaltzainek.

Munduko 11 pertsonatik batek gosea pairatu zuen 2023an
Nazio Batuen Erakundeak plazaratutako txosten batek "desnutrizioaren igoera kezkagarria" eta delegazio-gerren ondorio suntsitzaileak plazaratu ditu.