AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kaleratu du IAk aurtengo Eskola Ibiltariaren egitaraua

Uztailaren 20an hasi eta 22ra bitartean, Eskoriatzatik, Aretxabaletatik eta Aramaiotik igaroko da Eskola Ibiltaria. Hona hemen egitaraua, osorik.

Ikasle Abertzaleakek ekainean eman zuen argitara hurrengo Eskola Ibiltaria noiz eta non izango den. Eskoriatzan (Gipuzkoa) hasi, Aretxabaletatik (Gipuzkoa) pasatu eta Aramaion (Gipuzkoa) amaituko da aurtengo ibilaldia, eta uztailaren 20tik 22ra bitartean izango da. Ikasturte honen hasieran izan zen azkeneko Eskola Ibiltaria, irailaren bukaeran, Anoeta (Gipuzkoa) eta Villabona (Gipuzkoa) artean (irakurri hemen kronika). Orain, hitzordu berdinarekin emango du amaitutzat ikasturtea IAk.

Prest dauka jada hurrengo Eskola Ibiltariaren egitaraua, eta xehetasunen berri eman du. Hona hemen egitaraua, osorik:

Uztailak 20, osteguna. Eskoriatza

  • 17:30. Harrera
  • 18:30. Tailerrak: komunikazioa, agitazioa eta propaganda, graffiti, autodefentsa, soinua...
  • 21:00. Afaria
  • 22:30. Gaubela: Miseriaren Adarrak bertso-saioa, Ekidaren eskutik

Uztailak 21, ostirala. Aretxabaleta

  • 08:30. Gosaria
  • 09:00. Ibilaldia
  • 14:00. Bazkaria
  • 16:30. Hitzaldia: Prozesu Sozialista eta ikasle langileon zeregina
  • 19:00. Kontzertu akustikoa: Edu Zardoya
  • 21:00. Afaria
  • Gaubela: Begirada bat aurreko ziklo politikoari

Uztailak 22, larunbata. Aramaio

  • 09:00. Gosaria
  • 10:00. Hitzaldia: Ikasle antolakuntza eta etorkizuneko erronkak
  • 12:00. Ibilaldia
  • 14:00. Bazkaria
  • 18:00. Eskupilota ikuskizuna
  • 21:00. Kontzertua: Baskbilitx
  • 22:30. Ekitaldi politikoa
  • Ondoren: Youth United, Kontralde, DJ Mondongo
Marseillan beste gazte bat erail du poliziak
Gomazko bola batekin jota hil du 27 urteko mutila polizia-agente batek, Naƫlen erailketaren kontrako protestetan. Azken astean, 3.500 lagun atxilotu dituzte mobilizazio eta istiluetan.