AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kaleratzeen aurkako mobilizazio eguna hasi dute Tubacexeko langileek

Amurriotik hasi da Tubacexeko langileen martxa, eta Laudioraino joango dira oinez. Gero, 19:00etan, Laudioko fabrikatik irtengo da kaleratzeen aurkako manifestazioa.

Uztailean jakinarazi zuen Tubacexek kaleratze masiboak egiteko asmoa duela. Amurrioko (Araba) eta Laudioko (Araba) fabrikei ere eragingo neurriak, eta antza, 150 langile kanporatuko dituzte Aiarako bi lantokietan. Gaurko, irailak 17, mobilizazio eguna deitu du enpresa batzordeak, kaleratzeak salatzeko eta enpleguen defentsan.

Beharginak kalera atera dira jada: 15:00etan abiatu dute martxa Amurrioko plazatik, eta Tubacexen Laudioko lantegiraino eramango dituzte haien aldarrikapenak. Horixe izango da, hain zuzen, 19:00etako manifestazioaren abiapuntua.

Neurri zorrotzagoak ezarriko dituzte Nafarroan
Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, pandemia argudiotzat hartuta ezarritako neurriak gogortuko ditu. Maskararen erabilerari eta kaleko edanari lotutako isunak handiagoak izanen dira aurrerantzean.