AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kamioilari bat hil da Erriberrin, lanean ari zela

Aurten, gutxienez 45 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Goizalde honetan, Iruñeko (Nafarroa) langile batek galdu du bizia AP-15 autobidean, Erriberri (Nafarroa) parean. Itxura denez, bidetik irten da 38 urteko gizonezkoa gidatzen ari zen kamioia, eta irauli egin da 04:00ak aldera. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu diren arren, ez dute lortu ibilgailu barrian harrapaturik zegoen garraiolaria salbatzea.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 45 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Ospitaleei erasotzen eta gazatarrak gosez hiltzen jarraitzen du Israelgo Estatuak
Sionistek beste sarraski bat egin dute Nasser ospitalearen aurka. NBEk Gazan gosete-egoera izendatu duen arren, gosez hiltzen segitzen dute bertako palestinarrek: ia 300 hildako dira jada.