AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Komite Antifaxista sortu dute Goi Erriberan

"Atzoko eta gaurko adierazpen faxistei" aurre egingo die taldeak. Bihar bilduko da Mendabian, 17:30ean.

Goi Erriberako Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) Komite Antifaxista bat sortu du. Helburua da "atzoko eta gaurko adierazpen faxistei" aurre egitea, baita "sareetan, kalean eta instituzioetan" ikus daitezkeen "diskurtso eta jarrera erreakzionarioei" kontra egitea ere. Talde berriak "modu aktiboan" egin nahi du borroka faxismoaren eta gorakada erreakzionarioaren aurka, GKSk azaldu duenez, eta horretan jardungo du aurrerantzean.

Hitzordu baten berri ere eman du. Bihar, larunbatez, bilera bat egingo du Komite Antifaxistak, Mendabian (Nafarroa). Mendaberria lokalean izango da bilera, arratsaldeko 17:30ean, eta bertaratzera deitu dute bertako kideek. "Ezin diegu espaziorik utzi langile-klasearen eskubideen kontra doazen adierazpen faxistei", gaineratu dute.

Iruñean berriz salatu dute jende andanak igaro behar duela gaua kalean, "baldintza inhumanoetan"
"Baliabideetara sarbidea izateko arauek, zeinak instituzioek erabakitzen dituzten, kanpoan uzten dituzte pertsona asko", salatu dute Iruñerriko hainbat kolektibok.