AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kontrol-kamera gehiago jarriko dituzte Getxon, festen aitzakiapean

Datozen asteetan izango dira jaiak Algortan, Erromon eta Portu Zaharrean, eta hori hartu dute aitzakiatzat kamera gehiago jartzeko. Teorian, "festetarako sarbideak" kontrolatuko ditu Poliziak.

Getxon (Bizkaia) ere festa ugari izango da hurrengo asteetan: ostegun honetan egingo dute Paellen ospakizuna, larunbatean hasiko dira Algortako jaiak, hurrengo astean ekingo diete Erromoko festei, eta abuztuaren 9tik aurrera izango dira Portu Zaharreko jaiak.

Urteroko hitzordu horiek aitzakiatzat hartuta, kontrol sozialerako mekanismoak indartuko ditu Getxoko Udalak (EAJ). Bideo-zaintzarako kamera gehiago jarriko dituzte "festetarako sarbideetan", eta horiek kontrolatuko dituzte udaltzainek. Ustez, zerbait gertatuz gero kamerek jasotako irudietara joko du Poliziak, nahiz eta ez duten zehaztu zer gertakari mota konrrolatu eta ekidin nahi duten.

Bestalde, jakinarazi dute polizia-indarren presentzia eta jarduna sendotuko dutela festetan; bai uniformedun agenteena, bai kalez jantzitakoena. Areagotu egingo dute, gainera, udaltzainen eta ertzainen arteko lankidetza, eta ohartarazi dute polizia-kontrol ugari antolatuko dituztela.

Olinpiadak aitzakiatzat hartuta, kontrolak areagotuko dituzte mugan
Uztailaren 26tik abuztuaren 11ra bitartean biziagotuko dituzte polizia-kontrolak. Olinpiar Jokoen aitzakiapean, Frantziako Estatuan elkarlana izango da askotariko polizia-indarren eta segurtasun pribatuaren artean.