AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kontzentrazio faxista bat egin dute Iruñean

Ostiral arratsaldean izan zen, 'Solo el pueblo salva al pueblo' lelopean: espainiar bandera batzuk eta Borgoinako gurutzea zeraman bat atera zituzten.

Solo el pueblo salva al pueblo (Herriak bakarrik salba dezake herria) lelotzat hartuta, dozena bat pertsonak kontzentrazio faxista bat egin zuten Iruñean (Nafarroa) aurreko ostiral arratsaldean. Udaletxe aurrean elkarretaratu ziren, Espainiako bandera batzuk eta Borgoinako gurutzea zeraman bat eskuetan hartuta. Espainiako Poliziak babestu zituen, une oro egon baitzen bertan.

Azken asteetan, talde faxista ugarik erabili dute Solo el pueblo salva al pueblo leloa, ustez, valentziarrei elkartasuna adierazteko. Adibidez, Nucleo Nacionalek eta Frente Atléticok baliatu dute.

Indar Gorri zentsuratu nahi du Indarkeriaren Aurkako Batzordeak
60.001 euroko isuna jarri nahi dio Indar Gorriren sare sozialen arduraduntzat jotako pertsona bati. "Mezu xenofoboak eta gorrotozkoak" zabaltzea eta "biolentzia sustatzea" leporatu dio antza, nahiz eta ez duen zehaztapenik egin.